EZBEHARRA ESKOLAN!

6.mailako ikasleok buru belarri gabiltza heriotza kasu bat aztertzen! Oraingo honetan, sekulako erronka jarri digute aurretik argitzeko! Forentseak gorpu bat aurkitu zuten gure eraikinean. Kasuaren inbestigazioa gure eskuetan utzi dute, noski, forentsekin elkarlanean arituko gara! Gai izango ote gara heriotzaren zergatia argitzeko? Kasu honen inguruan, informatuta mantenduko zaituztegu.

Comentarios

Entradas populares de este blog