Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2018

Feminismoak egiten gaitu herri, euskarak egiten gaitu Euskal Herri!

Imagen
Joan den ostiralean hasi zen Euskal Herri osoan "Euskaraldia" ariketa soziala. Eskolan ere, bat egin dugu hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzearen aldeko ariketa honekin. Ez da hau, hala ere, aste honetan izan dugun ekimen bakarra, eta Ahobizi nahiz BelarriPrest txapa jartzeaz gain, puntu morea ere gehitu diogu gure aldarrikapenei. Nahikoa dela esaten dugulako, injustizien aurrean tinko zutitzen garelako, bestelako jendarte eredu bat amesten eta eraikitzen diardugulako, eta guzti hori euskaraz amesten eta eraikitzen dugulako... belarriak prest ditugu emakumeak jasaten dituen erasoak aditzeko eta ahoa bizi guzti hori salatzeko. Euskaraz eta ozen diogu emakumeon aurkako indarkeria matxistarik EZ!

Arrikrutzeko kobazuloak bisitatzen!

Imagen
6.mailako ikasle eta irakasleak Arrikrutzeko kobazuloak bisitatu ditugu aste honetan! Primeran pasa dugu! Historiaurreari buruz dakigun guztia borobiltzeko baliagarria izan da!

LANEZ LEPO ASTE HONETAN

Imagen
Badugu nahiko lan 6.mailako ikasleek aste honetarako.Alde batetik Historiurrearen proiektuarekin gabiltza: jaso dugun informzaioa bateratu eta guztiarekin gidoia prestatu eta adostu, jantziak erabaki, kobazuloak eta etxolak eraiki, erabiltzen zituzten tresnak egin, sua irudikatu,...Nahiko lan! Eta hori gutxi balitz, ikasle talde bat antzerkia prestatzen ari da, ostiralean hasiko den EUSKARALDIA zer eta nola burutuko den eskolako beste kideei azaltzeko.
Imagen
Bolumena lantzen ari dira 5.mailako ikasleak eta horretarako irudian ikus daitekeen materiala dute esku artean.

HALLOWEEN

Imagen
Aurreko astean, ingeleseko saioetan, herrialde batzuetan  Halloween zergatik eta nola ospatzen den ikasi zuten ikasleek, baita txoko honetan zeuden goxokiak dastatu ere!