Entradas

Mostrando entradas de junio, 2019

GURE OPOR TXIKIAK!

Imagen
Aste honetan Arotz-enean egon gara! Arotz-enea Etxarri-Larraun izeneko herrian kokatutako baserri bat da, Nafarroan dago hain zuzen ere. Ikaragarrizko baserria da eta sekulako istorioa dauka atzetik! Hiru egun zoragarri hauetan zehar, hainbat ekintza interesgarrietan parte hartu dugu. Mendi ibilaldiak, ukendua egiteko tailerra, txorien tailerra, itzalen tailerra...zenbat gauza egin ditugu! Begiralen antolakuntza ikaragarria izan da! Hemendik eskerrak ematen dizkiegu gu hainbeste mimatzeagatik! Egunak motxak egin zaizkigu...parrandero hutsak gara! Gaur, pereza pixka batekin, eskolara itzuli behar izan gara, baina tira, oporrak hementxe ditugu! Azken txanpan gaudela!!