Entradas

Mostrando entradas de enero, 2018

AGENDA 21. IBAIALDE PROGRAMA

Imagen
                                               GURE ERRIOA OSASUNTSU AL DAGO?    6. mailako ikasleok urrian joan ginen gure errekaren ur kalitatea neurtzera. Bizikletaz egindako irteeratxo honetan, uraren nitratoak, fosfatoak, oxigeno maila, tenperatuta, pha, gardentasuna etab. aztertu genituen. Horrez gainera, bertako ekosistema ere aztertu genuen: landaretza, fauna, inguruarekiko  eragina .     Arditurrin, Ergoiengo Urtxale edo Uztapide plazan eta Altzibar aiekara joan ginen neurketa eta behaketa hauek egitera. Errio bazterrak zikin samar daudela ikusi genuen eta uraren kalitatea, berriz,  egokia dela ere bai.

Itsasoa laino dago, Leungo haitzetaraino...

Imagen
                                                EGUN PASA LEUN AIEKARA Urtero bezala, Leungo ibilaldia egin genuen 3. ziklokook. Aurten, eguraldia zela eta, Egiederreko mairubaratzak ikusi ezinda gelditu ginen. Hori bai, ekainean joateko esperantzan... Behe laino itxia izan genuen eta xarma handiko ibilaldia izan zen

HISTORIAURREA LANTZEN SERVERTEKIN

Imagen
Aurten ere, RAOUL SERVERT izan genuen eskolan. 10 egunez aritu zen gurean eta Historiaurrea landu genuen 6. mailakook. Gauza franko ikasi genuen eta materialik onena izan genuen eskuartean. Hau guztia muxutruk egin zuen. Egindako lanagatik,  gure eskerrik beroena eman nahi diogu Raouli.