BASOA ETA TXARA PARKEA GARBITZERA JOAN GINEN. ORDUBETEAN BILDU GENUEN IRUDIETAN IKUSTEN DUZUEN HORI. IKUSI BAI, BAINA BILDU EZIN IZAN GENUENA ERE IKARAGARRIA IZAN ZEN.
BADUGU ZER PENTSATUA, EZTA?
Feminismoak egiten gaitu herri, euskarak egiten gaitu Euskal Herri!
Joan den ostiralean hasi zen Euskal Herri osoan "Euskaraldia" ariketa soziala. Eskolan ere, bat egin dugu hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzearen aldeko ariketa honekin. Ez da hau, hala ere, aste honetan izan dugun ekimen bakarra, eta Ahobizi nahiz BelarriPrest txapa jartzeaz gain, puntu morea ere gehitu diogu gure aldarrikapenei. Nahikoa dela esaten dugulako, injustizien aurrean tinko zutitzen garelako, bestelako jendarte eredu bat amesten eta eraikitzen diardugulako, eta guzti hori euskaraz amesten eta eraikitzen dugulako... belarriak prest ditugu emakumeak jasaten dituen erasoak aditzeko eta ahoa bizi guzti hori salatzeko. Euskaraz eta ozen diogu emakumeon aurkako indarkeria matxistarik EZ!
Comentarios
Publicar un comentario